Uztailaren 16an izango da Rojo Telón taldearen txanda, arratsaldeko 19:00etan, eta hilaren 19an, Loredi Salegiren ‘Feminismo Zoroak’ tailerra

ELGOIBAR.- Kultura Eguzkitan programak aurrera darrai Elgoibarren. Aste honetan, ikuskizuna eta berdintasun tailerra uztartuko ditu.
Ostiral honetan, uztailak 16, Rojo Telón konpainiak ‘Korapiloa’ ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 19:00etan Kalegoen Plazan (euria eginez gero, Maalako parkean).
Uztailak 19an, emakumeentzako jabekuntza tailerra antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak: ‘Feminismo Zoroak’, Loredi Salegirekin. 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Doako ikastaroak KZgunean
- Uztailaren 8tik 16ra, 9:00etatik 11:00etara, Smartphoneak eta tabletak: zure android gailua erabiltzen ikasi.


