Azaroaren 25ean elkarretaratzea egongo da Untzaga Plazan

EIBAR.- Eibarko Udalak ekimen erreibindikatibo eta dibulgatzaileak antolatu ditu Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko egunerako.
Horrela, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko adierazpenaren aldeko atxikimendua egin du eta larunbatean bertan Untzaga plazan egingo den elkarretaratzea indarkeria matxistaren aurka ere antolatu du 20:00etan. Aldez aurretik, larunbatean bertan, Portaleako Areto Nagusiak ‘Volar’ izeneko dokumentalaren emanaldia eta solasaldia hartuko ditu, 18:00etan. Halaber, udalak herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu larunbateko elkarretaratzean.
Azaroaren 25eko ospakizunaren programazioa azaro osoan zehar garatu da Eibarren eta abenduaren 2an, Beldur Barik Topaketa Orokorra ospatuko da.Egun horretan, beste hainbeste tailer, kalejira, sari-banaketak eta askoz gehiago izango dira.
Adierazpen Instituzionala
Horretaz gain, Udalak, beste behin, bat egin du Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren Adierazpen Instituzionalarekin; Udal Talde guztiek aho batez onartu dute. Hala, Udalak «agenda politikoan indarkeriak eragindako emakume biktimekiko erreparazio-eskubidearen aitortza eta horri buruzko hausnarketasartzeko, guztiz osatu daitezen eta indarkeriarik gabeko bizitza-eskubidea gauzatu ahal dezaten» konpromisoa hartzen du .
Hitzarmen horrek bere gain hartzen ditu, era berean, honako neurri hauek: «udalean plan eta neurri estrukturalak hedatzen eta hobetzen jarraitzeko edo, hala badagokio, abian jartzeko, indarkeria matxistari aurre egitea xede, emakumeen kolektiboekin etakolektibo feministekin batera, bai halaber gizarte zibilarekin eta herritarrekin oro har»; «konpromisoa gizartean aldaketa estrukturala bultzatzeko»; eta «gure ardura, indar politiko guztien eta erakundeen adostasunaren bitartez, beharrezkoak diren baliabideakeskura izan daitezen, xedea izanik emakumeen aurkako indarkeria gure gizartetik desagerrarazten aurrera egitea».
Hitzarmenak, halaber, aurten aipamen berezia egin du «Raquel, 45 urteko eibartarra, eta bere seme Markel, 11 urtekoa gogoratzeko. Maiatzaren 2an erail zituzten biak, Indarkeria Matxistaren erruz».


