Ei! Berriak

[eiberri.eus] Datorren igandean ospatuko da Eibarko XLI. Aire zabaleko pintura lehiaketa

Epamahaiak arratsaldean emango du jakitera irabazleen izenak
Goizeko 9,00etan hasiko da izen ematea

EIBAR.- Datorren igandean Eibarko Artisten Elkartearen eskutik  XLI. Aire zabaleko pintura lehiaketa ospatuko da.

09:00etan hasiko da lehiaketa izen-ematearekin eta 11:00etan hasiko dira lehiakideek margotzen. Betiko lez teknika eta gaia libreak izango dira, baina lanek 14:00etan amaituta egon beharko dute.

Arratsaldean epaimahaiaren erabakia emango da jakitera eta, ondoren, sariak banatuko dira. 3 kategoria desberdin egongo dira: nagusiak, jubenilak eta infantilak, eta bakoitzak dagozkion sariak izango ditu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.