Ei! Berriak

Eibarren Larrain dantza praktikatzeko aukera Arrate Kultur Elkartearekin

Aste honetan berriz hasiko dira kantu saio irekiak

Larrain dantza Eibar
Larrain dantza ikasteko aukera egongo da Eibarren
EIBAR| Arrate Kultur Elkarteak berriz ere martxan jarriko ditu aste honetan kantu saio irekiak, eta horretaz gain Larrain dantza praktikatzeko aukera zabaldu du Eibarko Euskal Jaiaren egitarauaren barruan.
Kantu saio irekiak: Euskal kanta tradizionalen letra eta doinuak lantzen jarraitzeko, gaur, apirilak 8an elkartuko dira berriro. Ekimena Hamabostean behin astelehenetan 19:00etatik aurrera elkarteko lokaletan.
Eta apirilaren 10etik maiatzaren 22ra, asteazkenetan, Larrain dantza 2024 errepasoa izango da. Eibarko Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, asteazkenero 19:00-21:00 Arrateko Andra Mari ikastetxean izango dira entsaioak. Bazkideentzat doako jarduera izango da eta gainontzerako 5 euroko kostua izango du.
Izen ematea: arratekultu@gmail.com emailean eta 638 284 912 telefonoan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.