Ei! Berriak

Eibarko Kezka dantza taldea Bartzelonako L’Espardenyu FolkFest jaialdian izan da

Eibarko taldeko 18 kidek parte hartu dute jaialdian, 15 dantzari eta 3 musikari

Kezka Dantza taldea Bartzelonan
Kezka Dantza taldea Bartzelonan

EIBAR| Ukraina, Peru, Ibiza eta Kataluniako taldeekin batera parte hartu du Kezkak euskal dantzak erakutsiz Bartzelonako L’Espardenyu FolkFest jaialdian. Poble-Sec auzoan, Renaixença Esbart taldeak antolatutako jaialdian arrakasta izan du Eibarko dantzarien eta musikarien emanaldiak. Arrateko trokeo-dantzak eta San Juan eguneko soka-dantzaren zati batzuk eskaini ditu Kezkak jaialdiko eszenatoki nagusian.

Kezka dantza taldeko 18 kidek parte hartu dute jaialdian, 15 dantzari eta 3 musikari. Aipatzekoa da musikarien artean Jaume Parra trikitilari kataluniarrak jarri duela musika Kezkako Roberto Altzerreka eta Danel de Pedro txistulariekin batera. Jaume Parra Badalonako musikari gazteak da, euskal trikitixa jotzen du eta trikitixaz gain euskara ere ikasi du, Katalunian bizita ere. Dantzari taldea honakoek osatu dute: Izar Araolaza, Enara Magunazelaia, Julene Usobiaga, Josu Garate, Ainhoa Larrañaga, Oier Araolaza, Irune Saez, Ane Ajuriagerra, Joanes Lazarobaster, Koldo Maiztegi, Maider Altzibar, Olatz Araolaza, Helene Otaduy, Julene Andres, Amaia Basterrika eta Ekain Araolaza.

Jaialdiaren ekitaldi nagusian Eibarko eta euskal dantzen emanaldia eskaini du Kezka dantza taldeak eta aurreskuaren unean jaialdiaren antolatzaile Renaixença taldeko bi arduradun omendu dituzte. Dantza-emanaldiaz gainera taller praktiko bat eskaini dute Kezkako dantzari eta musikariek, Bartzelonako herritarrei euskal dantza batzuk ikasi eta praktikatzeko aukera eskainiz taller irekian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.