Ei! Berriak

Debako Mertaku Txikia ospatuko da bihar

Oraingoan parte hartuko dute: Donienek (barazkiak), Kortaberrik (barazkiak), Zortzikok (eztia), Berbelarrek (gazta) eta Mañekok (gozoak).

9:00-13:30 bitartean egingo da, estalitako pasealekuan
9:00-13:30 bitartean egingo da, estalitako pasealekuan

DEBA| Larunbatean, martxoak 1, Debako Merkatu Txikia egingo da, bertako merkatari eta ekoizleen produktuak jasotzen dituen merkatua, alegia.

Ohiko moduan, Merkatu Txikia, 09:00etatik 13:30ak arte egingo da, estalitako pasealekuan. Musikaz girotuta egongo da, eta bertaratzen direnek tokiko produktuak erosteko aukera izango dute.

Larunbateko Merkatu Txikian, hain zuzen, Donienek (barazkiak), Kortaberrik (barazkiak), Zortzikok (eztia), Berbelarrek (gazta) eta Mañekok (gozoak) hartuko dute parte. Ekimen honen bitartez, helburua da bertako produktuen salmenta sustatu eta ekoizleen lana balioan jarri eta indartzea, debarren zein bisitarien artean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.