Ei! Berriak

Asteburu bizia eta lau puntu Eibar Urbat Senior B taldearentzat

Klubeko taldeek emozioz beteriko asteburua osatu dute

Guztira lau puntu eskuratu dituzte bi neurketetan

KIROLAK | Asteburu bizia eta lehiatua bizi izan du klubak, etxean zein kanpoan jokatutako partidu ugarirekin. Protagonista nagusiak Senior B gizonezkoen taldeko mutilak izan dira, jardunaldi bikoitzari etekin ederra aterata: guztira lau puntu eskuratu dituzte bi neurketetan.

Ostiral gauean hasi zen martxa Senior B taldearentzat. Lauro hartu zuten etxean eta, hasiera traketsa izan bazen ere, bigarren zatian markagailua irauli eta erritmoa ezarri zuten. Azkenean, 23-13ko garaipen sendoa lortu zuten.

Igandean, nekeari aurre eginez, Iruñeko UPNAra bidaiatu zuten Iruñea 9802 taldearen aurka jokatzeko. Partidu gogorra izan zen, denbora arautuan 9-9ko berdinketarekin amaitu zena. Penaltietan erabaki zen dema (13-11 etxekoentzat), baina gure mutilek puntu baliotsu bat ekartzea lortu zuten etxera.

Senior A taldeak, aldiz, asteburuko alderik mingarriena bizi izan zuen. Nou Godellaren aurka 11-12 galdu zuten etxean. Partidua ezin hobeto hasi zen (8-3), baina bisitariek markagailua iraultzea lortu zuten amaieran. Kolpe gogorra izan arren, taldeak galdutako puntu horiek berreskuratzeko lanean jarraitzeko gogoa erakutsi du.

Poz handiagoa eman zuten Senior Emakumezkoek Orbean. Talde-lan bikainari esker, 16-9 nagusitu ziren CW Sestaoren aurka, sendotasun handia erakutsiz.

Gazte mailako taldeek ere maila ona eman dute asteburu honetan:

  • Gazteak: Sestaon lortu zuten garaipena (16-9), partidu serio eta landua eginez.

  • Kadeteak: Iruñeko Larrainan 11-14 irabazi zuten WP Navarraren aurka, joko ikusgarria eskainiz.

  • Infantil Mistoak: Hauek ere Larrainan aritu ziren, eta nahiz eta amaierara arte borrokatu, 15-9 galdu zuten nafarren aurka.

Laburbilduz, une gozoak eta hobetzen jarraitzeko ikasgaiak utzi ditu jardunaldiak, baina batez ere, klubaren bizitasuna eta lehiakortasuna agerian geratu dira beste behin.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.