Ei! Berriak

Altuna, Rezusta, Zabaleta eta Ezkurdia Elgoibarko San Bartolome jaietako eskupilota jaialdietan

Dagoeneko salgai daude eskupilota jaialdietarako sarrerak

festivales partido pelota
Abuztuaren 24an eta 26an izango dira partidak

EIKIROLAK| Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abuztuaren 24an eta 26an egingo diren pilota profesionaleko bi jaialdietan parte hartuko duten pilotarien karteldegia ezagutzera eman du gaur. Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dira, arratsaldeko 18:00etan.

Hauek izango dira partidak:

Abuztuak 24:
● Exposito-Eskuza vs. De la Fuente-Gabirondo
● Altuna III-Rezusta vs. Ezkurdia-Zabaleta

Abuztuak 26:
● Senar-Ugartemendi vs. Zubizarreta-Elizegi
● Jaka-Albisu vs. Peña-Aranguren

Partidetarako sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai www.entradasfronton.com webgunean, eta Kaia Tabernan egongo dira eskuragarri abuztuaren 17tik aurrera. Partidaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira, pilotalekuko leihatilan. Sarreren prezioa 30 €-koa da.

Elgoibarko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu pilota profesionaleko partida zirraragarri hauek ikustera eta gozatzera, San Bartolome jaietan kirol ikuskizun handia izango direla agintzen baitute. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Kiroletako Udal Patronatuarekin edo bisitatu Elgoibarko Udalaren webgune ofiziala.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.