Sostoa Abesbatzaren eskutik 20.30ean hasiko dira abesten

EIBAR.- Aurreko urteetan bezala Sostoa Abesbatzak Agate Deunaren koplak abestuko deialdia egin du kalejiran irtetzeko ohitura zaharrari eutsiz.
Kalbeton kaleko Koskor Tabernaren eskaileretan elkartuko dira 20,30ean eta hortik abiatuko dira Zuloagatarren, Errebal, Ibarkurutze, Urkizuraino.
Aurretik, 17,00etan Juan Bautista Gisasola musika eskolako ikasle eta irakasleek ere kalejiran irtengo dira Agate Deunaren bezpera ospatzeko.


