¿Nos sigues? Márcanos como medio preferente.
Igande honetan DN Portugaleteren aurkako izandako garaipenarekin

KIROLAK | Jardunaldia goizean hasi zen, WP Navarraren aurkako finalerdiarekin. Partidua zaila izan zen eibartarrentzat. Lehenengo bi zatietan ez zuten euren jokoa ezartzerik lortu, eta horrek abantaila garrantzitsua hartzeko aukera eman zion Navarrari. Atsedenaldiaren ostean, Urbatek askoz ere irudi hobea eskaini zuen, baina, azkenean, ezin izan zuen markagailua irauli eta 14-11 galdu zuen.
Arrtasaldean, hirugarren eta laugarren posturako partiduan, DN Portugaleteren aurka, taldeak aurrerapausoa eman zuen. Urbat aurrera egiten joan zen partiduan zehar eta 12-9ko garaipena lortu zuen. Horrela, Euskal Herriko Superkopako hirugarren postua ziurtatu zuen.
Emaitzaz harago, txapelketak erakutsi du oraindik lan handia dagoela egiteko. Taldeak erregulartasuna hobetu eta akatsak zuzendu beharko ditu denboraldi honetako helburuari berme handiagoz aurre egiteko.
Ibilbidea hasi besterik ez da egin, baina Urbatek dagoeneko lehen emaitza positibo bat lortu du Superkopako hirugarren postuarekin.


