Egitaraua bihar arratsaldean hasiko dira

MALLABIA.- Dena prest dago bihartik aurrera Mallabiko Berano Txiki auzoko Sanjurkixek jaiak ospatzeko. Arratsaldeko 17:00etan Santuei Kontuek Esan eta Jantzi ospatuko da, zazpiretan berriz «txopue» altxatuko da eta ondoren afaria.
Hurrengo egunean, domekan, meza ospatuko da 12:00etan, ondoren Mallabiko Gazte Alai Dantza taldea arituko da eta umeentzako jolasak, oilar harrapatzie eta aulkien jolasa, gainera birtartean salda eta txorizoa banatuko da. Arratsaldean berriz Kutxaka ikuskizuna izango da bostetan eta jaiei aimaera emateko umeentzako jolasak izango dira.


