Ei! Berriak

Kirol Kanpusa martxan da Elgoibarren: 196 haur eta 11 hezitzaile, lau astez

Ostiralera arte 9:30etik 12:30era garatuko da kanpusa, uztailaren amaiera arte

Guztira 196 haur eta nerabek hartuko dute parte aurtengo kanpusean

 

ELGOIBAR | Elgoibarko Kirol Kanpusa gaur hasi da, uztaileko lau asteetan zehar udalerriko haur eta gazteei kirol  jarduera, talde-lana eta aisialdi osasuntsua eskaintzeko. Guztira 196 haur eta nerabek hartuko dute  parte aurtengo kanpusean, 11 hezitzaileren laguntzarekin, astelehenetik ostiralera 9:30etik 12:30era.

Elgoibarko Udalak urtez urte antolatzen du Kirol Kanpusa, eta horrek udako txikientzako  programazioan leku nagusia du. Kanpusak jarduera fisikoa, jolasa eta bizikidetza uztartzen ditu,  haurrentzako espazio seguruak eta dibertigarriak eskainiz.

Elgoibarko Udalak parte-hartzaileen kopuruak islatzen duen harrerarena esker ona adierazi nahi du,  eta parte-hartzaile guztiei uda ona eta opor osasuntsua opa die.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.