Partida desberdinak jokatu zituzten pasadan egunetan

KIROLAK | Ostiralean, jubenilak arazorik gabe estreinatu ziren: 16-10 Getxoren aurka. Larunbat eguerdian berriz, Orbean, emakumezkoen partida handia izan zen, 15-15 berdindu zuen Askartzarekin, baina ofizialki galdua arazo tekniko batengatik.
Gauean seniorren partida haundia Paco Yoldin Dos Hermanas taldearen aurka; 3 jubenil munduko txapeldun eta 5 bekadun errendimendu handiko zentroan dituen taldea. Urbatek partida bikaina jokatu zuen, bihotz handiz, eta 4garren erdian 8-7 irabazten zuen 9-7runtz joateko abagune on batekin. Amaiera krudela izan zen Urbatentzat, andaluziarrek markagailua irauli eta 8-9 gaiendu ziren.
Igandean Senior Bren partida handia eta albiste bikaina, Euskal Herria Ligako lehen mailako sailkapeneko lehena, Nafarroan 10-17 irabaziz Waterpolo Navarra B taldeari.


