Ei! Berriak

Kirol Herri proiektua igandean helduko da Debara

Ekitaldia Aldats frontoian jokatuko da, goizeko 12:00etan hasita

Lehenengo jardunaldia igande honetan izango da

DEBA | Atzo, ekainaren 12an, Zarautzen aurkeztu zen ofizialki KIROL HERRI egitasmoa.  SUSTRAIA proiektuak sortutako herri kirolen liga berritzailea da eta ETBren babesa jaso du; hala, proiektuak zabalkunde handia izango du telebistan zein sare sozialetan . 

Formatu parekide eta dinamikoan oinarritua, KIROL HERRI emakume eta gizonezkoen arteko aurrez aurreko lehiak eskaintzen dituen txapelketa ikusgarria da, harri-jasotze, aizkora eta talde lanen bitartez.

Lehenengo jardunaldia igande honetan izango da, ekainaren 16an, Deban. Ekitaldia Aldats frontoian jokatuko da, goizeko 12:00etan hasita.

Debako herritarrak eta inguruko zale guztiak gonbidatuta daude, giro herrikoian, kultura eta kirolaren uztarketa bizitzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.