Ei! Berriak

Aire zabaleko Haur Margo Lehiaketa Deban datorren larunbatean

Laminak 09:30etik 12:30era jaso eta entregatuko dira udaletxeko arkupeetan eta sari banaketa 17:00etan izango da Kultur Elkartean

Lehiaketa 1 eta 16 urte arteko haurrei zuzenduta dago

DEBA | Datorren larunbatean, maiatzak 17, Debak aire zabaleko XXXII. Haur Margo Lehiaketa jasoko du. Ekitaldia Debako Udalak antolatu du, Kultur Elkartea eta Haitz-Haundirekin elkartearekin elkarlanean.

Lehiaketa Deban bizi diren edo bertako ikastetxeren batean ikasten duten 1 eta 16 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Parte hartzaileek udaletxeko arkupean jaso eta entregatu beharko dituzte laminak goizeko 09:30etik 12:30era. Arratsaldeko 17:00etan, sari banaketa ospatuko da Kultur Elkarteko areto nagusian.

Lehiaketa lau adin-kategoriatan banatuko da (1-5, 6-9, 10-12 eta 13-16 urte), eta lanak banaka eta aire zabalean egin beharko dira. Ezinbestekoa izango da antolakuntzak egun berean banatuko dituen laminak erabiltzea, eta aurkeztutako lanak epaimahaik baloratuko ditu. Aurrez prestatutakoak ez dira onartuko.

Talde bakoitzeko gehienez hiru irabazle izango dira, eta Kultur Elkartean entregatutako laminen atzealdean parte hartzailearen izen-abizenak idatzi beharko dira.

Urteroko hitzordu honek haurrek beren sormena garatzea bilatzen du, eta aldi berean, Debako ingurune urbano eta naturala begirada artistiko eta parte-hartzaile batekin bizitzeko gonbita luzatzen du. Udalak haurrei  dei egiten die kolorez eta irudimenez betetako egun berezi honetan parte har dezaten.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.