Eibartarrek 3 puntu garrantzitsu lortu dituzte eta oso gertu dute mailari eustea

EIKIROLAK | Asteburu ona izan zuen Urbat Waterpolo taldeak Godella taldeari 15-9 irabaziz. Lehen bi zati irregularren eta 6-7 aurkako markagailuaren ostean, armaginak sendo sartu ziren hirugarren zatian, eta valentziarren beherakada aprobetxatuz, 6-1eko partziala sinatu zuten.
Datorren asteburuan, larunbat eguerdian Orbean b-rekin, eta larunbat gauean Paco Yoldin A taldearekin, hurrenez hurren Sestao eta Las Palmaseko METROPOLE, Urbateko bi taldeek oso gertu dute EHko Lehen Mailan eta Bigarren maila naziolanean matematikoki irauteko aukera.



