Ei! Berriak

«Treba Nerabeak» Gipuzkoako prestakuntza-programa berria Soraluzen

Gaur, apirilak 5, arratsaldeko 17.00etan izango da Gaztelekuan

Soraluze gaztelekua
‘Treba Nerabeak’ Soraluzeko gaztelekuan aurkeztu zen

SORALUZE | «Treba Nerabeak», Gipuzkoako 12 eta 16 urte arteko prestakuntza-programa berriak Soraluzen egingo du lehen ikastaroa, gaur, apirilak 5, izango da eta sexualitateari buruzkoa izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Treba Nerabeak prestakuntza-programa berria jarri du abian, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek beren garapen pertsonalerako funtsezko tresnak gara ditzaten.

Urtean zehar, programak lau gai-multzo handi jorratuko ditu: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak, eta arlo bakoitzean oinarrizko eta sakontzeko ikastaroak eskainiko dira.

Debabarrena programan aitzindari

Treba Nerabeak Debabarrenean hasiko da, Soraluzek hartuko baitu lehen ikastaroa, eta bi fasetan garatuko da: lehena udaberrian, bost ikastarorekin, eta bestea udazkenean. Soraluze, Deba eta Elgoibar izango dira ekimen hau hartuko duten lehen udalerriak, apirila eta maiatza bitartean, sexualitateari, bizitzarako tresnei eta ongizate emozionalari buruzko ikastaroekin, hurrenez hurren. Udazkenean, Mutriku eta Eibar batuko dira programara, begirada kritikoa eta ongizate emozionala jorratuz.

Udalerri bakoitzak arestian aipatutako gai-multzoetariko bana hartuko du, eta oinarrizko ikastaroa zein aurreratua eskainiko ditu.

Soraluzen, sexualitatea mintzagai

Soraluzek eskainiko ditu Treba Nerabeak programako lehen ikastaroak apirilaren 5ean eta maiatzaren 17an, eta sexualitateari buruzkoak izango dira bial ala biak: oinarrizkoa bata eta sakontze-ikastaroa bigarrena:

Sexualitatea ezagutuz: emozioak, desira eta tratu ona
Lehenengo ikastaroan, sexualitatea ikuspegi zabal, inklusibo eta kritiko batetik jorratuko da, eta espazio seguru bat sortuko da nerabeek beren zalantzak eta esperientziak partekatzeko. Partaidetzazko metodologien bidez, emozioak eta desira esploratzea erraztuko da, adostasunari, tratu onari, sexting-ari eta sextortsioaren prebentzioari buruzko funtsezko kontzeptuak jorratuz.

Eguna: zapatua, apirilak 5
Ordua: 17:00
Lekua: Gaztelekua
Mota: oinarrizko ikastaroa
Aniztasuna eta afektuak: harreman osasuntsu eta askeak eraikitzen
Ikastaro honen helburua da sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegi inklusiboagoa eta errespetuzkoagoa sustatzea, eta sexualitatearen esparruan errespetuan, elkarrekiko zaintzan eta tratu onean oinarritutako harremanak bultzatzea. Tresna praktikoak eskainiko dira, nerabeek abusu-egoerak identifikatu, prebenitu eta horiei aurre egin ahal izateko, adostasunean eta enpatian oinarritutako harremanak sendotuz. Saioetan partaidetzazko tailerrak, role-playingeko ariketak eta kasuen azterketa egingo dira, parte hartzaileen artean ikaskuntza horizontala bultzatzeko.

Eguna: zapatua, maiatzak 17
Ordua: 17:00
Lekua: Gaztelekua
Mota: sakontze-ikastaroa
Izen-ematea
Soraluzen egingo diren bi ikastaroetan parte hartzeko, izena eman beharko da. Horretarako bi bide egongo dira:

Udaletxeko harrera bulegoan: astelehenetik barixakura, 9:00 – 14:00
Gaztelekuan
Bi ikastaroetan plazak mugatuak dira eta horiek gainditzen badira, zozketa egingo da. Izena emateko azken eguna apirilaren 3a, eguena, izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.