Apirilaren 3tik 6ra Palma de Mallorcan ospatuko den Espainako txapelketan lehiatuko dira

EIKIROLAK| Apirilaren 3tik 6ra Palma de Mallorcan jolastuko den Espainiako txapelketan Urbat taldeko bi eibartar egongo dira Euskadiko selekzioarekin, Unax Larrañaga Pagei eta Oier Etxeberria Albizu, infantil mailan.
«Aipatu beharra dago 14 jokalaritik 3 gipuzkoar soilik daudela eta benetan pena haundia izan dala Andoni Urra eibartarra kanpoan gelditu izana azkeneko momentuko gaixotasun bategatik» azaldu dute klubeko arduradunek.


