Ei! Berriak

Alaitz Zubiaurrek Debabarrenako odol emaileen lekukoa hartu du

Urtebeteko trantsizioaren ostean eta lan ugari egin ondoren, Arantza Iriondo Debarrak, bailarako ordezkaritza utzi zuen

Batzarra pasadan larunbatean izan zen Elgoibarren
DEBABARRENA | Urteroko gisan Debabarrena eta Debagoienako ordezkariok bilera egin ziruzten larunbatean Elgoibarren. Talde eta giro paregabean.
Bertan urtebeteko trantsizioaren ostean eta lan ugari egin ondoren, Arantza Iriondo Debarrak, bailarako ordezkaritza utzi zuen. Azken urtean elkarrekin egin duten bidea, Alaitz Zubiaurre bere alabak segiko du aurrerantzean bere lekukoarekin.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bide batez odol emaileei bihotzez, eta animatzera deialdia egin orain arte eman ez duten horiei edota, aspaldian gerturatu ez direnei», azaldu dute.

Azken urtean martxan jarri dute @gotatanta.eus eta bertan iñoiz baino errexagoa da txanda hartzea. «Bertan ikus daiteke non eman daitekeen eta noiz.  30 minuturen trukean bizitza asko salba ditzakegu. Gerturatu, bakarka, familian edo lagunartean baina gerturatu. Ez izan beldurrik», azpimarratu dute.

Alaitz Zubiaurrek hartu du lekukoa

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.