Ei! Berriak

Mutrikuko Udalak Herritarren Arreta zerbitzu berria jarri du martxan

Whatsapp zerbitzu honen bitartez, erabiltzaileek, Udaleko sail gehienekin komunikatzeko aukera izango dute

Udalak Whatsapp zebitzu berria jarriko du abian

MUTRIKU | Sistema honekin, Udalak herritarrekin komunikatzeko beste bide bat gehitzen du bien arteko harremana  errazteko helburuarekin. Whatsapp zerbitzu honen bitartez, erabiltzaileek, Udaleko sail gehienekin komunikatzeko aukera izango dute; zalantzak argitu, iradokizunak egin edo beste edozein gai modu azkarrean jorratzeko. Hori bai, kontutan izan behar da, bide honetatik eginiko kontsultek ez dutela ordezkatzen legezko prozedura administratiborik; komunikazio eta informazio bidea da bakarrik.

Turismoa, Garapen Ekonomikoa, Gazteria, Kirola, Liburutegia, Euskera, Udaltzaingoa, Musika Eskola eta Hirigintza izango dira, besteak beste, herritarrek kontaktatu ahal izango dituzten sailak. 

Whatsapp zerbitzu hau martxan jartzeak, Mutrikuko Udalarentzat herritarrekin lotura estutzeak duen garrantzia erakusten du. Udalak, herritarrekiko gertutasuna lortu nahi du, herritarrek egunerokoan dituzten arazo edo beharrak entzun eta, ahal den guztietan, konpontzeko.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko, QR kodea eskaneatu, ezarritako baldintzak onartu eta “kaixo” idaztea baino ez da behar. Bi hizkuntzetan dago erabilgarri, eta guztiz intuitiboa izango da.

QR kodea, Udaletxeko harreran, Liburutegian, kiroldegian eta Turismo Bulegoan jarriko den kartel batean aurkitu daiteke. Baita udaleko web gunean ere.

Azken urteotan, herritarrek aldatu egin dute Udalarekin komunikatzeko modua, eta, orain, arreta ez-presentzial handiagoa eskatzen dute, baina, aldi berean, hurbilekoa eta  azkarra.

Administrazioa, gizartearen erritmora egokitzeko lanean jarraitzen dugu eta Herritarren arretarako ezarri berri dugun Whatsap sistema hau da horren adierazle.

Gure helburua, Udalak eskaintzen duen herritarren arreta modernizatzea eta digitalizatzea da, herritarrek zerbitzu eraginkorragoa eta hurbilagoa izan dezaten.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.