Udaletxeko harreran izango da eta online eman daiteke izena

SORALUZE | Udaleko Ingurumen Batzordeak bigarren eskuko azoka antolatu du aurtengo gabon-sasoian, abenduaren 28an, hain zuzen ere. Erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizi bat eman eta modu kontzienteagoan kontsumitzea du helburu azokak.
Eguna: abenduaren 28a, zapatua
Ordua: 10:00 – 14:00
Lekua: Plaza Zaharra
Izen-ematea
Bigarren eskuko azokan postua ipini nahi duten herritarrek udaletxeko harrera bulegoan eman beharko dute izena, astelehenetik barixakura, 9:00 – 14:00 artean. Eta online ere izena emateko aukera jarri da HEMEN
Antolakuntzako kideek soraluzetar guztiak animatu nahi dituzte bigarren eskuko azokan parte hartzera, izan erosle moduan, zein saltzaile gisa.


