Ei! Berriak

Auzoz auzoko bilerak antolatu ditu Mutrikuk

Lehena atzo izan zen eta hurrengoa bihar izango da Zabiel kultur etxean

El descubrimiento ha tenido lugar en la zona de la plaza, en la que se presume que estaba la necrópolis medieval de la antigua iglesia de Mutriku
Hurrengo bilera bihar izango da

MUTRIKU | Auzo guztietako beharrak, kexak eta iradokizunak zuzenean, hiritarren ahotik jasotzeko ariketa dira Mutrikuk antolatu dituen auzo bilerak. «Urtero egin ditugu guretzat oso garrantzitsua delako esateko duzuena entzutea, hurbileko kontaktu horrek benetan beharrezko diren aldaketak eta hobekuntzak egiteko giltza direlako. Berriro ere aurrez aurre egingo ditugu eta zuen hitzak iristeko aukera ezberdinak eskainiko ditugu. Zuen ahotsa entzun nahi dugu, idatziz, online edo aurrez aurre, eta gainera bilerara etorri ezin bazarete, internet bidez zuzenean edo ondoren jarraitu ahal izango dituzue bileraren nondik norakoak», azaldu dute udal iturriek. 

Aurten ere 5 modu izango dituzu Udalari zure erregu eta galderak zuzentzeko.

  • Online www.labur.eus/auzoz2024 helbidean sartu eta bertan idatzita.
  • Emailez gobernazioa@mutriku.eus helbidera mezu bat idatzita.
  • Zure auzoarekin egingo dugun bileran zuzenean.
  • Etxean jasoko duzun eskuorriaren atzealdeko orria bete eta udaletxean, turismo bulegoan, liburutegian edo merkatu plazan jarritako buzoietako batean sartuta.
  • Youtuben iruzkin bat idatziz zuzenean gauden bitartean.

Batzarrak Zabiel kultur etxean izango dira guneka, beraz egun bakoitzean gune horren inguruan jaso ditugun kexa, iritzi eta iradokizunei erantzungo diegu. Zabiel kultur etxera ezin bazara hurbildu, Mutrikuko Udala Youtube kanalean ere jarraitu ahal izango duzu, zuzenean edo nahi duzunean, goxo-goxo eta eroso etxeko sofan zauden bitartean:

1. Gunea: Azaroak 23, zapatua – 11:00etan
Landa Eremuak, Pikupe eta Urazamendik.

2. Gunea: Azaroak 25, astelehena – 18:00etan
Txurruka plaza, Domingo Ibaibarriaga, Erdiko kale, Konde kalea, Atxitxin kale, Atxitxin Aldapa, Beheko plaza, Barrenkale, Ipar Kale, San Gil, Frontoiko Aldapa, Sabanika, Azkiaga, Felix Txurruka, Tranpa kale, Moila kalea, Piñastegi, Burumendi, Ibirriaga, Isabel Lobiano, Samikolla eta inguruak.

3. Gunea: Azaroak 26, martitzena – 18:00etan
Jose Antonio Ezeiza, Agirre Lehendakaria, Madalena, San Miguel, Gaztañeta Almirantea, Jose Maria Altzibar, Entzus, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin, Hirigibel, Olatz Bidea eta inguruak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.