Ei! Berriak

Soraluzek Jaietako Kartel Lehiaketako irabazleak aukeratu ditu

Helduen jaietako Kartel Lehiaketaren irabazleak jaiak iragarriko ditu.

Aurtengo irabazlearen egilea Eguzkiñe Aldazabal  da

Hau da jaietako kartel nagusia bere egilea Eguzkiñe Aldazabal da
Hau da aurtengo jaietako kartel nagusia

SORALUZE| Hilaren hasieran banatu ziren Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako sariak, haurren, gaztetxoen zein helduen kategorietan. Helduen jaietako kartel lehiaketaren irabazleak jaiak iragarriko ditu. Aurtengo irabazlearen egilea Eguzkiñe Aldazabal izan da.

Azken urteetan, Soraluzeko jaiak iragartzeko kartela haur eta nerabeen lehiaketaren bitartez aukeratu izan da. Aurten, berriz, hainbat urteren ostean, Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak Helduen Jaietako Kartel Lehiaketa antolatu du herriko jaiak iragartzeko afixa aukeratzeko.

Ehunka lan aurkeztu dira haurren, gaztetxoen zein helduen kategorietan eta astebetez, uztailaren 1etik 5era bitarte, egon dira ikusgai erakusketa-aretoan. Sari-banaketa ekitaldia iztailaren 5ean izan zen kulturguneko erakusketa-aretoan bertan, hain zuzen ere.

Helduen Jaietako Kartel Lehiaketaren itzulera

Antolatzaileek positiboki baloratu dute helduen Jaietako Kartel Lehiaketa berreskuratu izana eta datozen urteetan ere antolatzeko asmoa azaldu dute. Aurten, sei lan aurkeztu dituzte helduen kategorian, soraluzetarrek zein kanpoko sortzaileek eginak.

Kartel sarituak

 

Soraluzeko kartel sarituak
Soraluzeko kartel sarituak

Hauexek izan dira, mailaz maila, sarituak suertatu diren kartelen egileak.

«E» maila: Helduak saria eta jaiak iragarriko duen kartel nagusia:

1. Saria: Eguzkiñe Aldazabal Ortueta

«A» maila (LH1-LH2)

1. Saria: Albania Sandoval Muñoz
2. Saria: Laia Alustiza Rodriguez
3. Saria: Eneko Aizpuru Uribe

«B» maila (LH3-LH4)

1. Saria: Mikel Gallardo Ariznabarreta
2. Saria: Libe Elortza Ugalde
3. Saria: Naia Bollar Oregi

«C» maila (LH5-LH6)

1. Saria: Carla Amuchastegui Azkoitia
2. Saria: Izane Peña Mira
3. Saria: Aya Sadoune

«D» maila (DBH)

1. Saria: Alba Rico Gallardo
2. Saria: Uxue Esnaola Torrientes
3. Saria: Ana Fernandez Rascón

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.