Ei! Berriak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko azken saioa Soraluzen izango da

Domekan jokatuko da azken saioa Eneko Beretxinaga soraluzetarraren parte-hartzearekin

Eneko Beretxinaga
Eneko Beretxinaga soraluztarra bertan arituko da. ARGAZKIA. bertsoa.eus

SORALUZE| Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea bukaerara iritsiko da asteon. Hamasei saio jokatu eta gero, azken lauak izango dira asteburu honetan: Ataunen eta Elgetan larunbatean, eta Soraluzen eta Hernanin igandean. Azken saioak bukatzean ezagutuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatuko direnen zerrenda.

Udaberrian txapelketarako sailkapen fasea jokatzen ari da, Gipuzkoa Bertsotan 24, Gipuzkoa guztian zehar. Apirilaren amaieran hasi eta ekainaren hasierara bitarte irauten duen fase honek, asteburu honetan izango du amaiera, Soraluzen jokatuko den azken saioarekin, hain zuzen ere. 74 bertsolarik hartu dute parte ekimenean, eta horietatik 34 sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako.

Eneko Beretxinagak etxean kantatuko du

Domekako saioa berezia izango da, zinez; izan ere, sailkapen faseko azken saioa izateaz gain, Eneko Beretxinaga soraluzetarrak etxean, gertukoenen babesaz, kantatzeko aukera izango du. Soraluzetarrek, beraz, aukera izango dute Gipuzkoa Bertsotan bezalako Euskal Herri mailako kultur ekitaldi garrantzitsu batez herrian bertan gozatu eta Eneko Beretxinagari babesa erakusteko.

Ondorengo bertsolariek abestuko dute domekan:

Eneko Araiztegi Agirre
Eneko Beretxinaga Laskurain
Izarne Zelaia Arratibel
Iñigo Gorostarzu Etxebeste
Libe Goenaga Arrieta
Peru Aiartza Cajaraville
Gai-jartzaile lanetan, ostera, Haritz Alberdi Alberdi arituko da.

Eguna: ekainak 2, domeka

Ordua: 17:00

Tokia: Herri Antzokia

Sarrerak online salgai

Sarrerak internet bidez eskura daitezke ondorengo webgunean: bertsosarrerak.

Aurrez guztiak salduko ez balira, egunean bertan, txarteldegian erosteko aukera egongo litzateke.

Aretoko ateak saio hasi baino orduerdi lehenago irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.