Ei! Berriak

EH Bilduren ustez Eibarko Eskola Kirolaren egoera kezkagarria da

Ekaineko plenoan Eibarko eskola kirolaren egoera salatzeko mozioa aurkeztu dute

Foru Aldundiko Irizpideek haurra erdigunean jartzen dute eta irizpideak bete egin behar direla azpimarratu dute
Foru Aldundiko Irizpideek haurra erdigunean jartzen dute eta irizpideak bete egin behar direla azpimarratu dute

EIBAR| EH Bilduren esanetan Eibarko Eskola Kirolaren egoera kezkagarria da eta udalak ez du bere gain hartu dagokion ardura, ondorioz hurrengo ikasturteko eskola kirola kili-kolo dagoela adierazi dute.

Azaldu dutenez udalak ez dio ERAIN elkarteari -familien elkartea- dagokion diru sarrera egin, alegia, daukan hitzarmena ez du bete. Horretaz gain, Foru Aldundiko Irizpideak aintzat hartuz, Eibarko eskola kirola eredutik urrun geratzen ari dala gaineratu dute. “’Eskola Kirolaren diagnostikoa eta egituraketa proposamena’ txosteneko datuak ikustea besterik ez dago eta honi “Eibarko segregazio-egoerari aurre egiteko prozesuaren” emaitzen txosteneko datuak gehitzen baldin badizkiogu Eibarko hezkuntzaren eta eskola kirolaren egoera arduragarria da».
Foru Aldundiko Irizpideek haurra erdigunean jartzen dute eta irizpideak bete egin behar direla azpimarratu dute.

Beraz, hori guztia kontutan hartuta, Eibarko EH Bilduk mozioa aurkeztu du Eibarko udalari hurrengo konpromisoak eskatuz:

– Udalak herriko adingabeen premiei eta herri kohesioari erantzuteko aukerak bermatu ditzala.
– Udalak Eibarko Eskola Kirolaren koordinazioaren ardura bete dezala, eta ERAIN elkartearekin duen hitzarmena bete dezala, Eibarren eskola kirol jarduerak Gipuzkoako Aldundiko irizpideak bermatuz garatzeko.
– Udalak ERAIN elkartearekin elkarlanean, plan integral bat definitu dezala hiru hileko epean, eskola kirola eta hezkuntza ez formala tresna gisa erabiliaz, aisialdi eskaintza eta eredua berregituratzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.