URBAT B taldeak 5-7ko emaitzarekin galdu zuen ostiral honetan

EIKIROLAK| Ez da izan asteburu ona Urbat Urkotronik taldearentzat. URBAT B taldeak 5-7ko emaitzarekin galdu zuen ostiral honetan ORBEAn Lauroren aurka jokatu zuen itzulerako Play Out txapelketako partida erabakigarrian (joanekoan 6-8 izan zen eibartarren alde).
Armaginek dena eman zuten eta bi zati on egin ostean (2-2ko berdinketa), urduritasunari amore eman zioten eta denboraldiko une erabakigarrian ezin izan zuten argi jokatu.
Horrelakoa da kirola, noizbait irabazi eta asko galdu egiten dira baina ikusleen txalo beroaren ondoren taldea animoekin zegoen maila lehenbailehen berreskuratzeko
Urbat Urkotronik Waterpolo taldeak Lauro taldea zoriondu nahi izan du «bere jarduera bikainerako eta txalo bero bat Urbati, mailari eutsi ezin dion arren partida positibo ugariez eta denboraldian zehar talde osoak izan duen hobekuntza handiaz gogoratu behar baitu».


