Ei! Berriak

300 haur eta gaztek hartuko dute parte 2022ko Elgoibarko udako Kirol Kanpusean

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra burutuko da

16 begiraleren gidaritzapean burutuko dituzte antolatutako ekintzak

ELGOIBAR | Ia 300 haur eta gaztek hartuko dute parte 2022ko udako kirol Kanpusean. Zehazki 296 dira eta 16 begiraleren gidaritzapean burutuko dituzte antolatutako ekintzak. David Rodriguez izango da Kanpuseko koordinatzailea. Iaz 267 haurrek hartu zuten parte.

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etatik 12:30era, kirol desberdinak (eskalada, atletismoa, mendi bizikleta, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, patinajea, padela, tenisa, Mintxetako igerilekuak, ur jolasak, zumba, e.a.) egiteko aukera izango dute 2011 eta 2015 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek. 2007-2010 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute.  Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Mintxetako kirol instalazioak, igerilekuak, Ikastolako Frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.