Arrate Kultur elkarteak antolatua apirilaren 1ean izango da

EIBAR| Datorren apirilaren 1ean goizeko 9:30ean KORRIKA iritsiko da Eibarrera eta Arrate Kultur Elkarteak lekukoa hartuko du.
Egun horretan iluntzeko 21:00etan Hankamotxak bertso eskolarekin batera tabernan Bertso afaria antolatu da.
Parte hartuko duten bertsolariak Maider Arregi Markuleta eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza izango dira. Eta gai jartzailea Jon Mikel Mugika Irazu.
Txartelek 20 euroko kostua izango dute, 17 euro bazkide eta prekarizatuentzat, eta Kultun daude salgai.


