Elurra 100 metrotan botako du, gutxienez ostegunerarte

EGURALDIA.- Debabarrenan eguraldiak neguko itxura ekarriko du hurrengo egunetan. Tenperaturak oso baxuak izango dira Gaur euria botako du eta gero eta hotz gehiago egingo du, horrela lehenengo orduetan 400 metrotan elurra botako du, baina gauerako 200 metrotara jeitsiko da. Bihar antzera, hodei asko baina baliteke euri gutxiago izatea. Elur kota 200 metrotan kokatuko da.
ASTEAZKENA
Baliteke izatea egunik hotzena eta neguko itxura hartuko duena, Hodeiak nagusi izango dira, euri asko botako du, askotan trumoi eta txingorrarekin eta gainera elurra itsalaldera gerturatu daiteke. Tenperaturak oso baxuak izango dira, 1 eta 6 artekoak hain zuzen.


