Ei! Berriak

[eiberri.eus] Masters Caixabank Pilota jaialdia Elgoibarren abuztuaren 23 eta 24an

Jaka-Albisu vs Altuna-Imaz eta Ezkurdia-Aranguren s Elezkano II-Aretxabaleta izango dira pilotariak

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak datorren abuztuaren 23an eta 24an ospatuko den Masters CaixaBank pilota profesionaleko bi jaialdietan parte hartuko duten pilotarien karteldegia jakinarazi du gaur. Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etan lehena eta 18:00etan bigarrena. Sarrerei dagokionez, aldez aurretik Kaia tabernan salduko dira eta egunean bertan frontoian. Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da, 5 euro merkeago iazko prezioarekin alderatuz. Edukierari dagokionez, Covid-19 dela eta, mugatua izangoa da, %60koa zehazki. Taberna zerbitzurik ere ez da izango, ez 23an, ez 24an.

  • Abuztuaren 23an: 17:00etan ETBk zuzenean eskainita
  • JAKA – ALBISU VS ALTUNA III – IMAZ
  • Abuztuaren 24an: 18:00etatik aurrera
  • EZKURDIA – ARANGUREN VS ELEZKANO II – ARETXABALETA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.