EAJak duela bi urte aurkeztu zuen Udaletxean bulegoaren eskaera

LEIRE DE BLAS
EIBAR.- NAN eta pasaporte egiteko bulegoa inauguratu dute gaur Eibarko Udaletxean. Hasiera eman diote inaugurazioari 11:30etan bulegoan bertan eta ordu erdi inguru iraun du. Bulego berria Udaletxeko behe solairuan kokatuta dago.
Bertan aurkitu dira Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, dokumentazio dibisio orokorraren
komisario nagusia, Euskadiko komisario nagusia, gipuzkoako komisiario buru printzipala, gobernuak EAEn duen ordezkaria eta gobernuaren gipuzkoako azpiordezkaria.
NAN eta pasaporte bulegoaren eskaera duela bi urte egin zen EAJak aurkeztutako mozio
baten bitartez. Josu Mendikute jeltzaleen bozeramaileak adierazi du Eibarko biztanleriak zuen lurralde desoreka bati konponbidea bilatu diotela. Eibarko Udalaren eta Estatuko Administrazioaren arteko akordio bat lortu zen bulegoa ezartzeko.
Eibartarrek eta gertukoek aldez aurreko hitzordua hartu dezakete 060 telefonoaren bidez edo www.citapreviadnie.es web orialdearen bitartez. Dudarik eukitzekotan, www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/dni web orrialdea ere kuntsultatu daiteke.
Jendearentzako ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etik arratsaldeko 14:00etara