[eiberri.eus] Santa Ageda koplak abestuko ditu Sostoa Abesbatzak
Otsailaren 4an, Santa Ageda egunaren bezperan irtengo dira kantuan EIBAR.- Sostoa Abesbatzako 30 lagun inguru, gaur egungo abeslariak eta abeslari ohiak, irtengo dira kantuan erdiguneko kaleetatik Santa Agedako koplak abesteko, datorren otsailaren 4an 18,00etatik aurrera. Kalejira Urkizun amaituko da. Eurekin batera Musika Eskolako trikitilari eta soinujoleek jardungo dute.